XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULTURA

EIk eta Euskadiko Kutxak Euskal Herriko kurrikulum nabarmenena sarituko dute

Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Kutxak giza eta gizarte zientzien alorrean Euskal Herriko kurrikulum nabarmenena sarituko dute hirugarren aldikoz.

Saria bakarra banatuko dute eta hiru miloi pezetakoa izanen da.

Hautagaiak erakunde eta taldeek aurkeztu ditzakete soilik, hala nola, Unibertsitate institutu edo departamenduek, edota kultur eta zientzia erakundeek.

Proposamenarekin batera hautagaiaren kurrikulum vitaea aurkeztu behar da 1997ko apirilaren 28a baino lehen.

Epaimahaiaren erabakia ekainan jakinaraziko da eta sari ematea urrian izanen da.